Azken berriak

2018/10/05

Urritik abendura EUSKARAZ GOZATU izeneko LANTEGIAK antolatu ditugu.

Lehenengoak 8-12 urte bitartekoentzat • Ostiraletan • 17:30 - 19:00

  • Abenduak 14 • DISKO JAIA

Lantegiaren astean.

Informazioa: 94 472 92 20 •...

2018/11/05
Itxita dago mikroipuinak aurkezteko epea. Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 28an egingo dugu udaletxeko batzar aretoan. Informazioa: euskara@portugalete.org
2018/12/04
Hona hemen 2018ko azaroan Portugaleten euskaraz egingo diren jardunaldi guztiak.

Euskaraldiaren hasierako jaia

Gezurra badirudi ere, ate joka dugu Euskaraldia. Etorri da etorri!

Eta ongietorria behar bezala emateko, jaia antolatu dugu azaroaren 23an 19:00etan Merkatuan. Gonbidatuta zaude!

Belarriprest eta ahobizien txapak banatuko ditugu, kamisetak zozketatu eta La Basu raperaren kontzertuaz gozatu.

Txapa paparrean ibili nahi baduzu eta kamiseten zozketan parte hartu, izena eman behar duzu Euskaraldian ezinbestez.

Egongo gara!

Epea zabalik Euskaraldian izena emateko

 Irailaren 20tik aurrera izena eman dezakezu Euskaraldian ahobizi o belarriprest moduan parte hartzeko:

                 • On line: www.euskaraldia.eus

                 • Aurrez aurre:

                              o Udal Euskaltegia (Julio Gutiérrez Lumbreras z. g.)

                              o Xaribari AEK Euskaltegia (Cristóbal Mello 8)

                              o Euskara Zerbitzua (Udaletxea, Solar plaza)

Orriak